Cueva de Mendukilo

LANDA TURISMOA

MENDUKILO KOBAZULOA

tantaz tanta...

Astitzetik hurbil eta Lekunberritik minutu gutxira, Aralar mendilerroaren barrutiak azaleratzen dituen Mendukiloko kobazuloa dago.  Bere ateak itxita egon dira urte luzez, baina hori aldatu egin da…

Sar zaitez Aralar Mendilerroan

Aralar Mendilerroak 208 km²-ko azalera du, eta Nafarroak eta Gipuzkoak konpartitzen dute. Nafarroako ipar-ekialdean dagoen mendigune karstiko honek lapiaz, ibar itsuz, kobaz eta leizez osatutako paisaia kaotikoa da eta bestalde askoz lasaiagoak diren belardi eta kolore amaitezinezko pagadiak ere badira

Bisitak 50 minutu irauten du eta koba barnean, hiru gela ezagutuz, 540 metroko pasabide flotakor baten gainean lur azpira 40 metro barneratuko zara. KOBA BARNEKO BALDINTZAK 8-9ºC ETA HEZETASUN HAUNDIA, BERAZ BEROKIA ETA OINETAKO EROSOA BEHAR DITUZU.

Taldeak mugatuak direnez, bisita 948396095 telefonoan erreserbatzea edo sarrera hemen erostea gomendatzen da.

Kontu kontari...

Visual Portfolio, Posts & Image Gallery for WordPress

KOBAZULOEN EGUNA 2024

Aurten, martxoaren 16an eta 17an ospatuko den KOBEZULOEN EGUNARI dagokionez, asteburu osorako oso plan erakargarria...
Scroll to Top