Cueva de Mendukilo

Lurpeko
Laborategia

Mendukiloko koban hiru estazio metereologiko jarri ziren, pertsonen bisitek bertako parametro originalak eta sortzen duten inpaktua zein den neurtzeko helburuarekin. Artzainzulo gelan lehena, bestea Lakuen gelan eta hirugarren bat Herensugearen gotorlekuan.

 

Harrera Etxean beste estazio bat instalatu zen kanpo eta barruko tenperatura ezberdinen konparaketa egin ahal izateko. Honako estazio mikroklimatikoek ondorengo parametroak neurtzen dituzte:

Lakuen gelako estazioak beste bi sensore gehigarri ditu, uraren eta arrokaren tenperaturak neurtu ahal izateko. Gela honek tantakako euri-neurgailu bat dauka, koban filtratzen den ura neurtzeko eta kanpoko euriekin konparaketa egin ahal izateko.

Jentileio jeitsiera tutuan anemometro digitala dugu instalatua aldaketa gaseosoak kontrolatzeko, eta hauen norabidea eta abiadura jakiteko.

Herensugearen gotorlekuan RADON gasa neurtzen da kobaren erradiazio naturala ezagutu ahal izateko.

Bide beretik, kobako urteroko baldintza fisiko-kimikoen aldaketak ulertzen saiatzeko, uraren hainbat lagin jasotzen ditugu. Koban kontrolerako 4 puntu ditugu, laginak jasotzeko eta honela, honako parametroak neurtzeko: pH, eroankortasuna eta tenperatura. Datu hauetatik at, mugikorra den laborategi kolorimetriko batekin nitrato, nitrito, kaltzio, magnesio, Silice, burnia, sulfato, karbono dioxidoa, desegindako oxigenoa etab. ezagutzen ditugu. Gainontzeko konposatuak laborategian neurtzen dira.

Datu hauek jasotzearen helburu nagusia kobaren baldintzak uneoro ezagutzea eta hauen jarraipena egitea da. Jarraipen hauek kobaren karga ahalmena neurtzeko aukera ematen dute (koba bisita dezaketen pertsonen zenbakia jakitea), koban eman ahalko litzatekeen inpakto klimatikoak sahiesteko. Helburu orokorra bisita jasangarriak egitea da, klima aldaketarik eragin gabe.

Baldintza Klimatikoak

“Tres años de estudios microclimáticos en la cueva de Mendukilo”

“Hidroquimica e Hidromicrobiología en Mendukilo”

“Estudio del microclima de la cueva Mendukilo. Cinco años de mediciones.”

“Fauna troglobia detectada en Mendukilo”

“Informe Mendukilo climática, 4 años de mediciones”

Scroll to Top