Koben eguna
MARTXOA
“LURPEA” 2008an sortutako erlaitz kantabriarrean kokaturiko 8 kobek osatzen duten taldea da, Arrikrutz-Oñati, Ekainberri, Isturitz-Oxocelhaya, Pozalagua, Sarako kobak, Zugarramurdi, Urdax eta nola ez Mendukilo kobazuloak daude bertan.
Horren besteko balore historiko eta naturala duen eremu honetan geologia eta gizartearen arrastoak ederki mantendu dira. Hauetako hainbat paretek garai haietako mito eta kondairen inguruko erritual ezberdinak kontatzen dizkigute oraindik gaur egunean.
Elkartearen funtsa oso argia da, gizarteari falta den azken kontinenteak ezagutzeko aukera ematea da, hain ezezagunak eta gertukoak ditugun errekurtso eder hauek erakusteko aukeraz baliatuz. www.lurpea.eus atarian koba guztien inguruko informazioa topa dezakezu.
Egun berezi honetan, koba bakoitzak ekitaldi ezberdinak antolatzen ditugu eta %50eko beherapenarekin egiten ditugu bisitak, hori gutxi balitz, koba bakoitzaren ondoan kokaturiko tokiren batean asteburua pasatzeko aukera ematen dugu zozketa bidez.
Cuevas Turísticas Españolas (ACTE) elkartea, zeinean Mendukilo ere bertan dagoen, cuevas turísticas de Francia (ANECAT), Italia (AGTI) eta Cuevas turísticas de Portugal elkarteekin batera, International Show Caves Association (ISCA) eta Unión Internacional Espeleológica (UIS) erakundeen partaidetzarekin Ekianak 6 eguna indartzen ari da, Lurrazpiko eta koben nazioarteko eguna.
Egunean bertan eta ondorengoetan, espainiako kobek lurrazpiaren inguruko sustapenerako ekitaldiak antolatzen ditugu, ate irekien eguna, prezio berezia duten bisita gidatuak, etab.
Lurrazpiko eta koben nazioarteko eguna.
EKAINAK 6
Mendukiloren irekieraren urteurrena
EKAINAK 22
Mendukilorentzat egun oso berezia, Aralar mendilerroaren sekretu honen ateak ireki genituen eguna ospatzen dugulako. Urtero ekintza ezberdinak egiten ditugu bisita berezi bat leku misteriotsu eta magiko honetan bisitariei aurkezteko intentzioarekin.
Abenduko egun berezi batzuetan etxeko txikien ahozabala lortzeko Olentzerok Mendukilora bisita eginten du. Sorgin ezberdinek familiak koba barrura laguntzen ditu, ikatzgile honen istorioa ezagutuko dute, berarekin edukitako momentuaz disfrutatuko dute euren eskutitzak ematen dizkioten bitartean eta noski, euren desioak Olentzerori kontatzeko aukera izango dute. Hamaiketako txikia eta etxera eramateko eskulan batekin bukatuko da Mendukilora bisita.
Inguru paregabea, magia eta misterioz betea, azken Jentilak ezagutzeko aukerarekin.
Informazio eta erreserbak: 948396095
OLENTZERO Mendukilon
ABENDUA
Espeleoabentura
(DENBORA BATEZ GELDITUTAKO ZERBITZUA)
Espeleoabentura programak 3-3,5 orduko bisitak izaten dira zeinean kirol teknikak erabiltzen diren. Gerlariaren aretora sarbidea ematen du honako bideak, ikaragarria da honakoa tamainagatik eta lurazpitik 70 metrora dagoelako. Honako gela hau normalean egiten den ibilbidearen azpian kokatua dago. Argirik eta pasabiderik gabeko gela da Aralar mendilerroko berruak ezagutzeko paregabea.
Informazio eta erreserbak. 948396095