Mendukilo, Astitzko kontzejuan (Nafarroa) kokatua, denbora
luzez mendiko ukuilu bezala erabilia izan da.
Hala ere, erabilera berria eman zaio, bisitariak hartzeko egokitua izan baita. Zorupeak berez dakartzan zailatasunak gutxitzeko, kobazuloa pasabide flotakor, argiztapen dinamiko eta multimedia sistema batekin hornituta dago. Honela, ibilbidea prest dago bere kabuz hirugarren pisu bateraino igotzeko gai den pertsona ororentzat.