Sarrera
· Bide bakarreko igoera denez, arreta handiz igo zaitez eta beste autoren batekin gurutzatzen bazara, erabili errepidearen alboko zabalguneak.
Harrera etxea eta tiket salmenta
· Harrera-Etxean sarrera erosi eta informazio osagarria eskuratuko duzu. Sarrera tiketa, beranduen, bisita ordua baino 15 minutu lehenago erosi daiteke.
· Gogoratu bisita gauzatu aurretik komuna erabiltzeaz, koban ez baituzu aukerarik izango irten arte.
· Harrera Etxearen inguruetan picnic-a debekatua dago (LIC zonaldea:Erkide goko Garrantzi Handiko Gunea).
Kobako bisita
· Kobako bisita ordua baina 5 minutu lehenago ahoan egotea derrigorrezkoa da. Puntualtasuna ezinbestekoa da gidak ezin du minutu bat itxaron eta kobako atea itxiko du.
· Kobako bisitak ordubete irauten ditu eta barruan tenperatura 8 eta 10 ºC-koa da, beraz hotzari aurre egiteko arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
· Oinetako egokiak beharrezkoak dira zaldainaren gainetik ibiltzeko. Takoidun zapatekin ezin da ibili.