Ingurumen-hezkuntza
Gure aurrean, deskubritzeko dagoen kontinente bat daukagu.
Gutxik izan dute hau ikusteko aukera, iluntasun osoak, hezetasunak, eta pasabide estu eta irristakorrek dakartzaten zailtasunengatik. Mendukiloko koba honen aurka egokitu da, edozein pertsonak barnera sarbidea izan dezan.
Helburua bisitaria ezagutzaren bidez sentsibilizatzea da. Horrela, 2005eko udazkenean zehar, Mendukiloko Lurrazpiko Ingurumen Eskola abian jarri zen. Urte honetan berriro ere, ikasturte honetako programak aurkeztu nahi dizkizuegu, ilusio eraberrituekin.
Bisita motak Mendukilon
- H.H. eta L.H. 1. Zikloa:
A- Mendiko ukuilua ipuinaren bitartez koba deskubritzeko bisita arrunta. 5€/ikasleko.2 orduko iraupena eta gehienez 30 ikasle gida bakoitzeko eta 3 talde ikastetxe eta egun bakoitzeko.
B- Mendukiloko altxorraren bila, pista joko baten bidez, basoa eta koba deskubrituz, ingurune karstikoa ezagutzeko aukera paregabea. 7€/ikasleko.
Bi ordu eta erdiko iraupena eta gehienez 20-22 ikasle gida bakoitzeko eta 3 talde ikastetxe eta egun bakoitzeko.
C- Lehen Gizakia, gure arbasoak gogoratuz eta beraien bizimodua landuz koba ezagutzeko aukera bakarra, eskulan txiki bat etxera eramanez. 10€/ikasleko. Hiru orduko iraupena eta gehienez 18 ikasle gida bakoitzeko eta 3 talde ikastetxe eta egun bakoitzeko.
- L.H. 2. eta 3. Zikloak:
A- Mendukilo koba ezagutzeko bisita arrunta. 5€/ikasleko.
2 orduko iraupena eta gehienez 30 ikasle gida bakoitzeko eta 3 talde ikastetxe eta egun bakoitzeko.
B- Mendukiloko altxorraren bila, bika aukera desberdin: (7€/ikasleko):
1.- Pista joko gidatu baten bidez, basoa eta koba deskubrituz, ingurune karstikoa ezagutzeko aukera paregabea.
2.- ESCAPE FOREST: Mendukilora bisita gidatua eta escape jokoa harrera etxe inguruan (ekintza berria, deitu eta kontatuko dizugu). Bi ordu eta erdiko iraupena eta gehienez 20-22 ikasle gida bakoitzeko eta 3 talde ikastetxe eta egun bakoitzeko.
C- Lehen Gizakia, gure arbasoak gogoratuz eta beraien bizimodua landuz koba ezagutzeko aukera bakarra, eskulan txiki bat etxera eramanez. 10€/ikasleko.
Hiru orduko iraupena eta gehienez 18 ikasle gida bakoitzeko eta 3 talde ikastetxe eta egun bakoitzeko.
D- Espeleo-bisita (3. zikloa): Esploratzaile ausartenen lekuan jarriz, exokarsta ezagutu, koba pasabidez bisitatu eta argi-kaskoa buruan eta pasabidea alde batera utziz, prestatu gabeko gela batean lur azpiaz gozatu. Talde txikietan eta eguneko burbuila bat gehienez. 18€/partaideko. Lau orduko iraupena eta gehienez 12 ikasle gida bakoitzeko eta 3 talde ikastetxe eta egun bakoitzeko.
- D.B.H. eta BATXILERGOA:
A- Bisita arrunta Mendukilo koba ezagutuz. 5€/ikasleko. 2 orduko iraupena eta gehienez 30 ikasle gida bakoitzeko eta 3 talde ikastetxe eta egun bakoitzeko.
B- Espeleo-bisita: Esploratzaile ausartenen lekuan jarriz, exokarsta ezagutu, koba pasabidez bisitatu eta argi-kaskoa buruan eta pasabidea alde batera utziz, prestatu gabeko gela batean lur azpiaz gozatuz. 18€/partaideko. Lau orduko iraupena eta 12 ikasle gida bakoitzeko eta 3 talde ikastetxe eta egun bakoitzeko.
C- Mendukilon bisita eta Iribas herriko iturburuetara mendi ibilbidea exokarsta ezagutuz. Talde txikietan eta burbuila bat gehienez. 15€/ikasleko.
Lau orduko iraupena eta gehienez 50 ikasle eguneko.
Mendukilon zure ikastetxean
Ingurumen-hezkuntzako programa berezi baten bidez, lurrazpiko mundua ikasgelara hurbilduko dizuegu, material didaktiko interaktiboekin eta errealitate birtualeko betaurrekoen laguntzarekin, 360°-ko bisita egingo dugu Mendukilora.
Ikas maila desberdinei egokitutako programazioa izango da, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilerreraino. Beti ere jorratuko den gaia, lur azpia izango da: Karst-a eta ingurunearen ezaugarriak, fauna, lur azpiko urak eta kontserbazioa.
JARDUERAREN ANTOLAKETA
Jarduerak gelaka burutuko dira. Bi begiraleen gidaritzapean, goiz batean gehienez ikastetxe berdineko bi talde desberdinekin lan egingo da, talde bat bestearen segidan gauzatuz. Ondorengo taulan zehazten da jarraituko den egitaraua:

Tarifa: 225€/burbuilako.
* Ikasle bakoitzari Mendukilorako sarrera bat oparituko zaio familiarekin koba ezagutu ahal izateko*
Bisita osteko material didaktikoa
Kobazuloa bisitatu ostean, ordua da barnean ikasitako guztia finkatzeko, eta horretarako, adina eta zailtasuna kontuan hartuta, zenbait material didaktiko prestatu ditugu. Mendukilotik material horien dohan deskargatzeko aukera eskaintzen dizugu… Zuen esperoan gaude.