Cueva de Mendukilo

Udako solstizioa bisita, ekainak 21 10:00etan (Hizkuntza: GAZTELANIA)

Uda-solstizioaren data magikoa gerturatzen ari da, gure arbasoen egutegi zaharrean une garrantzitsua izan dena. Garai sorgindua, natura erritu misteriotsuak egiten zirenekoa. Horietako batzuk oso ezagunak dira —suak, maiatzaren zuhaitzak altxatzea…— baina beste batzuk ez horrenbeste.

Horregatik, jarduera honetan, haietako batzuk ezagutuko ditugu, zuhaitzekin, landareekin, suarekin eta… urarekin lotuta dauden errituak. Aitzarretako iturbururaino egingo dugun ibilaldi xume batean, solstizio tradizio hauek uztartuko ditugu. Bertan solstizioaren eta zuhaitzen arteko loturaz hitz egingo dugu. Gainera, Larraun ibaia sortzen den tokian oinak uretan sartzea proposatuko diegu parte-hartzaileei, solstizio garai honetan urak zuen garrantziaz gehiago jakiteko.

Ibilaldiaren ondoren, autoak hartu eta Mendukiloko leizera joango gara, gure oinen azpian izkutatzen den mundu magikoari buruz gehiago deskubritzera.

Ekainaren 21ean, larunbata, 10:00etatik 14:30era. 12 urtetik gorakoentzat gomendatutako bisita.

Bisitaren prezioa: 10 € pertsonako.

Bisita 10:00etan hasiko da Iribaseko herriko aparkalekuan. Ibilaldia eta gero, bakoitza bere autoan joango da Mendukiloko leizera, 13:30ean bisitarekin hasteko.

Oinez ibiltzeko oinetako erosoak beharko dira (5 km-ko ibilaldia da) eta leizerako arropa, barruko tenperatura 8 gradu baita.

Scroll to Top