Olentzero 2022 TALDE BISITAK BETETA!!!

Olentzero 2022 TALDE BISITAK BETETA!!!

Aurten ere Mendukilo koban Olentzero eta MariDomingi izango ditugu!! Informazio guztia hemen:

ERRESERBA NOLA EGIN: TALDE BISITAK BETETA!!! URRIAK 5etitk AURRERA ERRESERBA ONLINE EGITEKO AUKERA IZANGO DUZUE, ABENDUAK 5 ETA 6rako.

Beraz, taldeen deiaren zain geratzen gara erreserba lotzen joateko 948396095 /608623604 telefonoetan eta banakako familiak urriaren 5etik aurrera adi egon gure web-ean www.mendukilo.com bertan izango baituzue sarrera erreserbatzeko eta erosteko aukera.

BISITAREN PLANGINTZA: egun magiko honetan ipuin batekin hasiko dugu bisita, eta, gure laguntzaileekin eta pista-joko baten bidez, Mendukiloko kobazulo eder honetan Aralar mendiak dituen altxorrak ezagutuko ditugu. Haren barruan, Mari Domingi prest egongo da haur bakoitza zoriontzeko, azken urte honetan izandako portaera ona indartuz eta hurrengo urtera begira hobetu dezaketena gogoraraziz. Bestalde, Olentzero kobazuloko txoko ikusgarri batean egongo da familien zain, beraien ilusioak jasotzeko, haurrekin hitz egiteko eta gozoki txiki bat ere eskaintzeko abenduaren 25a iristen den bitartean.

Kontutan hartu bisitaren dinamika euskaraz izango dela.

Behin erreserba eginda eta emailez, galdetegi txiki bat pasako dizuegu umeen informazioa eskatuz.  

BISITAREN DATAK: Bisitak abenduaren 3-4, 10-11 eta 17-18an izango dira. Lehen bisita 10:00etan izango da, eta azkena 17:00etan. Emanaldiak orduro izango dira eta taldeak +/- 40 lagunekoak izango dira, talde bakoitza bitan banatuz, 15 minutuko tartearekin azpitaldeen artean.

TARIFAK: Pertsona bakoitzeko tarifa 10€-koa izango da, bai helduak bai haurrak 3 urtetik aurrera (3 urtekoak barne). Erreserba edo erosketa egitean pertsona kopurua zehaztu beharko da, zenbat haur, zenbat txiki (0-3 urtekoak) eta zenbat heldu, pertsona bakoitzak bere sarrera izateko.

***Azaroaren 15etik aurrera ez da onartuko aldaketarik ez eta diru itzulpenik.

Muxu potolo bat guztiontzat, Olentzeroren laguntzaileak!!!