Munduko koben eta Lur-azpiko munduaren Eguna

Munduko koben eta Lur-azpiko munduaren Eguna

Koba edo lur azpiko gela batzuek, dimentsio eta akustika aldetik gizakiak sortutako katedralik onenak gainditzen dituzte.

Igande honetan, ekainak 6, Koben eta Lurpeko Munduaren Munduko eguna ospatzen dugu.

Mendukilo kobazuloan, errekonozimendu honekin bat egitez gure bisitariak esperientzia berezi batetara gonbidatzen ditugu eta eguzkiak kolonizatzea lortu ez duen azken kontinente horretan gozatzeko, ordubeteko bisita musikala eskainiko diegu.

Norberaren irudimenari esker, kanpoko zaratez ahaztuko gara, eta denboran zehar bidaiatu ahal izango dugu, Juan Mari Beltranek eta haren txalapartariek beren garaian grabatutako doinuez gozatzen dugun bitartean. Inor epel utziko ez duen esperientzia bakarra.

Mendukilo koban ekainak 6 igandea 13:30ean. Ordu beteko esperientzia, bisita musikatua 10 urtetik gorakoentzat.

www.mendukilo.com 948396095/608623604