Harria.  Maitasun  istorioa  bakarrizketa-  Iñaki  Perurena

Harria. Maitasun istorioa bakarrizketa- Iñaki Perurena

Iñaki Perurena harri jasotzaileak, datorren larunbatean, urriak 5, arratsaldeko 17:30ean “Harria maitasun istorioa” bakarrizketarekin liluratuko gaitu, orain dela hiru mila urte gure arbasoek babes toki bezala erabiltzen zuten Mendukilo kobako Artzainzulo gelan.

Astitzko Kobak S.M. enpresak, orain dela 14 urtetik Mendukilo koba ustiatzeko eta babesteko ardura duenak, datorren udazken eta neguko eskaintza desberdinen artean oso berezia den bat, proposatzen du. Kobak berak eskaintzen duen eszenatoki ezin hobeagatik eta Iñaki Perurena Leitzako bizilagun kuttunak egingo duen ekarpenagatik. Ekintza arratsaldeko 17:30ean hasiko da, koban ordu beteko bisita gidatua eginez. Kilometro erdi baino gehiago ibiliko gara berrogei metroko sakonerara barneratuz, koba errespetatuz jarritako pasabide flotakor eta argi dinamikoez lagundurik. Bukatzean, Iñaki Perurena bere jarraitzaile fidelen zain egongo da bere alderdi sinestezinetako batekin liluratzeko, komunikatzailearena, alegia. Harri jasotzailea, olerkaria, komunikatzailea, margolaria, eskultorea, artista orohar, Iñakik guzti honen berri emango du 30 minutuz, harriaren barruan, oso interesgarria eta iradokitzailea izango den harriaren inguruko bakarrizketan. Bere txaleko mitikoa jarrita eta harriz inguratuta, oda bat eskainiko du, “bere maitale kuttuna”. 41 urtez munduz mundu harria jasotzen ibili ondoren, filosofatzeko eta munduaren eta gure biziaren hainbat pasadizo aurkezteko lehen gai bezala erabiliko du harria. Ezin uka daitekeen aukera bat da, zer dago harriaren barruan harriaz hitzegitea baino hoberik. Erreserba ezazu zure lekua 948396095 telefonora deituz. Informazio gehiago www.mendukilo.com-en

Menú