“LURPEA”  ELKARTEAK,  AURTEN  KOBAZULOEN  X.  EGUNA  OSPATUKO  DU

“LURPEA” ELKARTEAK, AURTEN KOBAZULOEN X. EGUNA OSPATUKO DU

2019ko martxoaren 24an, LURPEA taldearen ekimenez, Kobazuloen X. eguneko ospakizunek bisita berezi, erakustaldi, zozketak eta deskontuak izango dituzte.
Arrikrutz-Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeak osatzen dute 2008an sortutako “Lurpea” elkartea. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz. Beste ekintza batzuen artean, taldeak www.lurpea.eus webgunea jarri zuen martxan eta bertan jaso daiteke kobazulo guztien informazioa.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute.

Kobazuloen egunerako, aipatutako leizeek ekintza desberdinak antolatu dituzte. Kobazuloen egunean sarrerek %50eko deskontua izango dute eta bisitariek Nafarroan) dagoen “Haitz-Etxea” nekazalturismoan gau baterako logela erabiltzeko aukera[1] eta kobazulo parte-hartzaile guztietan sartzeko hamar bono eta produktu saski baten zozketan parte hartuko dute.


[1]Gaua bat denboraldi bajuan

Menú