KOBEN EGUNA 2023

KOBEN EGUNA 2023

Aurten, KOBEN EGUNA dela eta, hilabete honetako azken astebururako, martxoaren 25ean eta 26an, oso plan interesgarria eskainiko dizuegu.

Larunbatean, hilak 25, iraganera joango gara. Nola bizi ziren gure arbasoak? Lortu ote zuten bizirik irautea silexezko harri batekin?

Goizean, 11:30etatik aurrera, Jexux Tapia arkeologoaren (Aranzadi) eskutik, historiaurreko bizitza nolakoa zen ezagutzera hurbildu zaitez, ehiza, su eta pintura teknikekin esperimentatuz.

Goizean zehar 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 13:30ean izango dira bisita gidatuak. 10:00etan bailarako biztanleentzako bisita egingo da.

Hurrengo egunean, martxoaren 26 igandean, bisita gidatuak izango ditugu, prezio erdian, 10:00etan, 10:30ean, 12:00etan, 12:30ean, 12:30ean, 13:00etan eta 13:30ean.

Eta egun berezi honetan, “Isiltasuna Entzuten” proiektuarekin amaituko dugu. Proiektu hori Montes Solidarios eta Iñaki Alonsorekin (Indioa) lankidetzan sortu zen, lur azpia ondo ezagutzen zuen, abenturazalea, esploratzailea, espeleologoa eta dibulgatzailea

.

Proiektuari lotuta aldez aurretik Montes Solidarios elkartearekin itxita ditugun bi bisita berezi egingo ditugu, Mendukilo aniztasun funtzionala duten pertsonak bisitatzeko.

11:00etan, Joëlette aulkiaren laguntzarekin bi lagunek Mendukilo ezagutzeko aukera izango dute. Lur orotako aulki bat da, gurpil bakarrekoa, eta mugikortasun murriztua duen edonori naturan mendi-ibilbideak egiteko aukera ematen dio. Gurpil-aulki konbentzionaletara iritsi ezin diren lekuetara sartzeko prestatuta dagoen aulkia da.

Eta 11:30ean Montes Solidarios bazkideentzako bisita.

Mendukiloko bisitak egiteko derrigorrezkoa da erreserba egitea 948396095ra deituz edo sarrera online erostea gure web orrian: www.mendukilo.com

Mendukilo koba harrigarria kokatzen den Aralar mendizerran gaude zuen zain.