ESCAPE FOREST (Abuztuko asteazkenetan, 10:30h)

ESCAPE FOREST (Abuztuko asteazkenetan, 10:30h)

Harrera etxe inguruan ginkana bat izango duzue zuen zain eta jolasaren bitartez eta lau zentzuak erabiliz erronka bat gainditu beharko duzue. Honekin kobarako pasea lortuko duzue eta betiko moduan Mendukilon ordu beteko bisita egingo dugu. Erronka gainditzeko prest? Animo!

Familia eta taldeei zuzenduriko bisita. Abuztuak 3, 17, 24 eta 31 gaztelaniaz eta 10ean euskaraz.

Aralarko elkarteak, Sakanak eta Plazaolak antolatu eta finantzatua.