Cueva de Mendukilo

ANTZERKIA: Ama-alu-lur (sorgin baten ametsak…)

Uztailak 15ean, arratsaldeko 17etan, Intujai Teatrok, Ama-alu-lur (sorgin baten ametsak…) antzerki emanaldia eskeiniko du Mendukilon. Zatoz gurekin lur azpiaz gozatzea, ordu eta erdiko antzerkia eta ondoren ordu bete inguruko solasaldian.

Bisita doakoa izango da Nafarroako Espeleologi Batzordeak finantzatuta bait dago.

ERRESERBAK: www.mendukilo.com

Emanaldiaren inguruan INTUJAI antzerki taldeak adierazitakoa:

2017 uztailan, prentsako lerroburu batek ezohiko indar batez erakarri zuen gure arreta… 
“Oreretako AITZBITARTE IV kobazuloan, duela 14.000 urte inguruko paleolito garaiko irudiak aurkitu dituzte. Guztien artean goi-behe metro bat baino gehiago den alu bat nabarmentzen da…”.

Sorkuntzarekin hasi ginen eta gure obrak AMA-ALU-LUR (Sorgin baten ametsak…) DONOSTIA KULTURA POLTSIKO ANTZERKI SARIA irabazi zuen.

DENONARTEAN Argitaletxeak argitaratu du liburua.

Jakintza ezberdinetako adituekin elkarrizketak izan ditugu: Arkeologia, Mitologia, Feminismoa, Sexologia, Filosofia, Antropologia, Historia, Artea… 

Galdera batzuen bidez aurreratuko dizkizuegu zenbait zertzelada: 

  • Duela 15.000 urte, zergatik margotzen ote genituen aluak gure helmenetik urrun zeuden kobazulo ezkutuenetan? 
  • Ze mito, sinesmen, ohitura ostentzen dituzte margo horiek? 
  • Milaka urte geroago, zergatik zaigu hain arrotz geure alua emakume gehienoi? 
  • Zergatik kostatzen zaigu askotan hitza bera ahoskatzea? 
  • Zergatik ez daki inork ezer Potone-z, Platon-en arrebaz? 
  • Nolakoa ote zen “Potoneren haitzuloa”? 

Gure esentziarekin konektatzeko jardunaldi bat. 

Scroll to Top