Martxoak 14, larunbata: Itsu-itsuan dastaketa Aralarren erraietan
Ordubete eta erdi inguruko esperientzia sentsoriala, 12:30ean harreran hasiko dena.
Ohiko ibilbidea Artzainzulon (1. gela) hasi, Laminosinetik (2. gela) igaro eta Herensugen (3. gela) amaitzen bada, kasu honetan alderantziz egingo da. Argirik gabe edo argi oso apalarekin sartuko da taldea Herensugeraino.
Bertan azalduko da kobazuloaren sorrera eta uraren garrantzia, gure oinarri den ingurumen-hezkuntza landuz. Ondoren, Artzainzulora iritsiko dira, mendiko ukuilura, Burdin Arotik artzainek eta abereek erabilia. 3.000 urtez gizakiaren eta naturaren arteko lotura bizia izan da.
Bertan egingo da itsu-itsuan dastaketa, gehienez 20 lagunentzat, pertsonako 15 euroko prezio bereziarekin.
12 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Esperientzia hau urtean zehar ere eskainiko da egun jakin batzuetan, erreserba-egutegian eskuragarri.
Antifaza jarrita, ikusmena kendu eta usaimena eta dastamena indartuko dira.
Lehenik eta behin, uraren garrantzia ulertuko da:
- Kobazuloko estalaktita batetik tantaz tanta jasotako ura.
- Beteluko ontziratutako urarekin alderaketa, Aralarko sistema hidrogeologiko beretik datorrena.
Ondoren:
- Perkatzenea sagardotegiko sagar-zuku ekologikoa eta sagardoa.
- Bikain gaztandegiaren Aralarko lau gazta mota.
Mezua argia da: euririk gabe ez dago belarrik; belarrik gabe ez dago ardierik; ardierik gabe ez dago esnerik; eta esnerik gabe ez dago gaztarik.
Amaieran, ukitu gozo bat izango da.