Bisitaren plangintza:
Egun magiko honetan ipuin batekin hasiko dugu bisita eta jokoaren bidez Mendukiloko Aralar mendilerroko altxorrak ezagutuko ditugu. Koban, Mari Domingi haur bakoitza zoriontzeko prest egongo da, azken urte honetan izan duen portaera ona indartuz eta hurrengo urteari begira hobetu dezakeena gogoratuz. Olentzero, era berean, familien zain egongo da kobazuloko txoko ikusgarri batean, haien ilusioak eta gutunak jasotzeko.
Bisita amaitzeko, gozoki txiki bat izango da, abenduaren 25aren zain.
Bisita-egunak:
Azaroa: 16-17, 23-24 eta 30
Abendua:1, 2, 3, 14-15 eta 21-22
Ordutegia:
* 10:00etan eta 10:30ean: Familiak
* 11:00,11:30,12:00 eta 12:30etan: 25 pertsonatik gorako TALDEAK
* 13:00: Familiak
* 13:30 eta 14etan: 25 pertsonatik gorako TALDEAK
* 15:00etan: Familiak
* 15:30 eta 16:00etan: 25 pertsonatik gorako TALDEAK
Bisitaren hizkuntza: Dinamika euskaraz izango da, salbuespen bezala, bisita osoa hartuz gero hizkuntza aukeratu ahal izango da.
Nola egin erosketa eta erreserba:
– Familiak: Irailaren 1ean 10:00etatik aurrera online erosketa egiteko aukera izango duzue gure webgunean : www.mendukilo.com
– 25 pertsonatik gorako taldeak: Irailaren 4etik aurrera 948396095 telefonora deitu beharko duzue 10:00etatik 14:00etara, eta erreserba egiteko jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkizuegu.
Tarifa:
* 0-2 urte: doan
* 3 urtetik gora 15€/pertsona
Behin erreserba gauzatuta ez da diru itzulketarik egingo.
Muxu potolo bat guztiontzat, Olentzeroren laguntzaileen partez!!!