Cueva de Mendukilo

Olentzero eta Mari Domingi 2026, Salmenta irekiera berria irailak 25, 10etan

Bisitaren plangintza:

Egun magiko honetan ipuin batekin hasiko dugu bisita eta jokoaren bidez Mendukiloko Aralar mendilerroko altxorrak ezagutuko ditugu. Koban, Mari Domingi haur bakoitza zoriontzeko prest egongo da, azken urte honetan izan duen portaera ona indartuz eta hurrengo urteari begira hobetu dezakeena gogoratuz. Olentzero, era berean, familien zain egongo da kobazuloko txoko ikusgarri batean, haien ilusioak eta gutunak jasotzeko.

Bisita detaile txiki batekin amaituko da, abenduaren 25aren zain.


Bisita-egunak:

Azaroa: 14-15, 21-22 eta 28-29.
Abendua: 3-4, 12-13 eta 19-20.

Ordutegia:

* 10:00etan eta 10:30ean: Familiak

* 11:00,11:30,12:00 eta 12:30etan: 20 pertsonatik gorako TALDEAK

* 13:00: Familiak

* 13:30 eta 14etan: 20 pertsonatik gorako TALDEAK

* 15:00etan: Familiak

* 15:30 eta 16:00etan: 20 pertsonatik gorako TALDEAK.

Bisitaren hizkuntza: Dinamika euskaraz izango da.

Nola egin erosketa eta erreserba:

– Familiak: Irailaren 2tik aurrera online erosketa aktibo izango duzue gure webgunean: www.mendukilo.com (9:30etik aurrera)


– 20 pertsonatik gorako taldeak: Irailaren 9tik aurrera 948396095 telefonora deitu beharko duzue 10etatik 14etara, eta erreserba egiteko jarraitu beharreko urratsak adierazikodizkizuegu.

Tarifa:

* 0-2 urte: 0€

* 3 urtetik gora 15€/pertsona

Behin erreserba gauzatuta ez da diru itzulketarik egingo.

Scroll to Top