Mendukilo,  Koben  eguna

Mendukilo, Koben eguna

Aralar, Larraun bailara, Astitzko kontzejua, MENDUKILO… izadiaren kapritxoa, mendetako historia mugiezina…

Aurtengoan, martxoaren 24an, KOBEN EGUNAREN ospakizunetan On Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak ekoiztutako ARALAR, Mundua leku den lurra filma eskeiniko dugu egunean zehar, Mendukilon eta Plazaola Patzuergo Turistikoan.

Film honek Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

Honekin batera goizean zehar Mendukilo kobako bisita gidatuak prezio erdian izango
dira.
Bestetik, gure ondare zoragarri eta baliotsu honetaz gozatzen jarraitu ahal izateko, familian egiteko bi ibilbideen informazioa biltzen duen eskuorri bat emango zaie bisitariei. Iribasen aurkitzen dugun Ertzilla eta Aitzarrateta iturburuen ibilbidea. Bertan, Mendukilotik igarotzen diren lur azpiko urak non azaleratzen diren sentitzeko aukera izango dute. (5km eta malda gutxirekin). Oderitzen, Ondare Kultur Taldeak, berreskuratu zuen Kalkolitoko trikuharrien ibilbidea, Jentilharribide izenekoa. Mendukilon ibilitako lehen artzaiak utzitako ondarea. (3,5km eta malda gutxirekin).

Film emanaldiak: 10etan Mendukilon, 12etan Plazaolan eta 15etan Mendukilon izango dira. Mendukiloko tarifak: Helduak: 4€, umeak eta jubilatuak 3€. Mendukilo bisita + Filma + ibilbideen eskuorria: Mendukilo tarifa + 2€/pertsonako.

Utzi erantzuna

Menú