Cueva de Mendukilo

Kobazuloen Eguna

Badator Kobazuloen Eguna! 

2025a urte berezia da. Mendukilok 20 urte betetzen ditu publikoari Aralarreko barrunbeak erakusten eta ingurunea balioan jartzen. Aurten plan erakargarri batekin ospatuko dugu Kobazuloen Eguna eta XX. Urteurrena. 

Martxoaren 16an, bisita bikoiztearen eta %50eko deskontuaz gain, artzaintzaren inguruko ikus-entzunezko laburrak eskainiko dira, non artzainek beren lana azalduko duten. Horrez gain, Idiazabal gazta eta tokiko esnearen dastaketa egingo da, eta bertan parte hartzen dutenek zozketa berezi batean sartzeko aukera izango dute. Sari gisa, gazta eta esnea ekoizten diren ekoizpen-guneak bisitatzeko sarrerak irabazteko aukera izango dute, gida espezializatuekin. Bisitatuko diren tokiak hauek dira:

Beloki Mendia

Arteta Arditegia

Quesos Bikain Gaztak

Gorritz Baserria

Lacturale Baserria (askoentzat ezaguna dena)

Dastaketak, koben eguneko bisitarientzat izango dira. 13etan euskaraz izango da eta 13:30etan gaztelaniaz (plaza mugatuak 30 pertsonentzat, izen-ematea derrigorrezkoa da).

Beste aldetik, Mendukiloko leizea bisitatzen duten pertsona guztiek Lurpea zozketetan parte hartu ahal izango dute. Sariak honako hauek izango dira:

Tokiko produktuen otarrea

Nekazal turismo batean egonaldia

Kobazuloak bisitatzeko bono bereziak

🗓️Martxoak 16

⌛️Goiz osoan zehar 

💰SARRERAK erdi preziora.

Zatoz lurpeaz gozatzera 🥳🎉

Scroll to Top