Cueva de Mendukilo

LANDA TURISMOA

MENDUKILO KOBAZULOA

tantaz tanta...

Astitzetik hurbil eta Lekunberritik minutu gutxira, Aralar mendilerroaren barrutiak azaleratzen dituen Mendukiloko kobazuloa dago.  Bere ateak itxita egon dira urte luzez, baina hori aldatu egin da…

Sar zaitez Aralar Mendilerroan

Aralar Mendilerroak 208 km²-ko azalera du, eta Nafarroak eta Gipuzkoak konpartitzen dute. Nafarroako ipar-ekialdean dagoen mendigune karstiko honek lapiaz, ibar itsuz, kobaz eta leizez osatutako paisaia kaotikoa da eta bestalde askoz lasaiagoak diren belardi eta kolore amaitezinezko pagadiak ere badira

Bisitak 50 minutu irauten du eta koba barnean, hiru gela ezagutuz, 540 metroko pasabide flotakor baten gainean lur azpira 40 metro barneratuko zara. KOBA BARNEKO BALDINTZAK 8-9ºC ETA HEZETASUN HAUNDIA, BERAZ BEROKIA ETA OINETAKO EROSOA BEHAR DITUZU.

Taldeak mugatuak direnez, bisita 948396095 telefonoan erreserbatzea edo sarrera hemen erostea gomendatzen da.

Kontu kontari...

Visual Portfolio, Posts & Image Gallery for WordPress

Saguzar gaua, abuztuak 25

Abuztuak 25ean saguzarren arratsalde-gauaz gozatuko degu Mendukilo koban. Bisitaren programa: 17:45etan: Eskulana, 18:00etan: Harrera eta...

ESPELEOABENTURA BISITAK

Espeleoabenturako bisitekin bueltan gara gara, 70 metroko sakoneran dagoen Gerlariaren gela ikusgarrira.Erosketa egiteko, sartu erosketaren...

KOBEN EGUNA 2023

Aurten, KOBEN EGUNA dela eta, hilabete honetako azken astebururako, martxoaren 25ean eta 26an, oso plan...
Scroll to Top