Uztailaren 26an, Mendukilo kobazuloaren irekieraren XIX. Urteurrena ospatuz, bisita berezia egingo dugu Mendukilo bisitatu zuen lehen espeleologo erregistratua gogoratuz, Isaac Santesteban.
Bi orduko bisita izango da, eta Isaac gogoratuz hasiko dugu. Ikus-entzunezkoen aretoan erakusketa txiki bat bisitatuko dugu espeleologian erabilitako materiala ezagutuz.
Jarraian, haitzuloa beste era batera bisitatuko dugu, lurrazpiko munduaz erabat gozatuz.
Erakusketa 11etan hasiko da eta, ondoren, 12etan, Mendukilo kobazuloaren bisitarekin jarraituko dugu. Sarreraren prezioa 10€koa da 4 urtetik aurrera.
Anima zaitez!