Esperientzia 11:30ean hasiko da Mendukiloko harreran egingo den aurkezpen txiki batekin. Bertan, lurpeko munduaren eta Nafarroako espeleologiaren historiaren inguruko azalpenak eskainiko dira, eta Isaac Santestebanek erabilitako jatorrizko materialak eta argazki historikoak ikusteko aukera izango da.
Ondoren, 12:00etan, kobazulo barruko bisita hasiko da, “Ilunpetik harridurara” esperientzian oinarrituta.
Joaneko ibilbidea argi frontalekin egingo da, lehen esplorazio espeleologikoen sentsazioetara gerturatuz bisitariak. Itzulera, berriz, kobazuloaren ohiko argiztapen eszenikoarekin egingo da, Mendukilo bi ikuspegi guztiz desberdinetatik ezagutzeko aukera eskainiz.
Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera.
Esperientziaren prezioa 15 eurokoa izango da pertsonako, eta antolakuntzak frontalak utziko dizkie parte-hartzaileei. Mendukiloko tenperatura 8-9 ºC koa izanik, arropa eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da. Bisita hau 12 urtetik aurrekoentzat pentsatuta dago.
Sarrerak Mendukiloren webgunearen bidez edo aurrez erreserbatuta eskuratu ahal izango dira, 948 39 60 95 telefono zenbakian.