Cueva de Mendukilo

Abuztuak 1: URAREN ZAINDARIAK

Plazaola-Mendialdea Ezagutu

“Gurea zainduz, gurean gozatuz” 

Abuztuak 1 URAREN ZAINDARIAK

Bisita berezia Mendukilon. Bihurtu uraren zaindari. Bisita honetan, Mendukilo ezagutzeaz gain, ohiko ibilbidetik kanpora irteteko aukera izango duzu, altxor natural honen garbiketan laguntzeko. Zer aurkituko dugu agertokiaren atzean? Zer eragin du gizakiaren presentziak kobazuloko ekosisteman?

Gomendioak:

Jarduerarako arropa eta oinetako egokiak; beroak eta zikindu daitezkeenak.

Zenbait tarte irristakorrak izan daitezke.

Natura-ingurunea errespetatzea eskatzen da.

Debekatuta dago kobazulo barruan jan edo edatea.

Data: Abuztuaren 1a
Ordua: 10:00-12:00 (2 ordu)
Elkargunea: Mendukiloko Interpretazio Zentroa
Prezioa: 15 €/pertsona

Publikoa: Publiko orokorra 10 urtetik aurrera.

Scroll to Top