Non gaude
Eta nola iritsi
Astitz

Ver mapa más grande

Nafarroa iparraldean, Plazaolako Partzuergo Turistikoaren eremuetan eta Aralarko mendizerraren magalean. Zehazkiago, Larraungo bailaran, Astitzko kontzejuaren herri lurretan.

Bertaratzeko, A15 autobia hartu eta Lekunberri herrian atera behar da. Lekunberritik, hasiera batean Aralarko Santutegira doan bidea hartuko dugu (NA7510); Lekunberriko gurutzabidea hartu eta 200-300m egin ostean, ezkerretara Madotz-eko bidea topatuko dugu. Errepide honetan goazela, lehen gurutzabidea Iribasera doana da (Iribaseko bidea ez dugu hartu behar). Aurrera jarraituz, Larraun ibaia zeharkatu eta Alli herrira iritsiko gara. Berau atzean utzi eta Astitz herrira iritsi baino lehen, eskubitara asfaltatutako errepide estu batekin egingo dugu topo. Bertatik gora eginez (1,3Km), parkina eta harrera etxea lekutuak dauden lursailera iritsiko gara. 


“Lokalizazio maparen marrazkia” new

Astiz S.L. - 948 396 095 | mendukilo@mendukilo.com