Baldintza klimatikoak
SEDECKeko aldizkaria:
“Hiru urtetako ikerketa mikroklimatikoa Mendukilon”
“Hidrokimika eta hidromikrobiologia Mendukilon” 
________________________________________
Mendukilo leizearen berezko baldintza klimatikoak ezagutu eta bisitariak eragindako inpaktuen berri izateko, kobazuloan 3 estazio klimatiko ezarri dira. Bata Artzainzulo edo sarrerako gelan; bigarrena Laminosinen eta hirugarrena Herensugearen Gotorlekuan. Era berean, barruko datuak kanpokoekin alderatzeko, Harrera Etxean beste estazio klimatiko bat paratu da. Estazio hauek ondorengo parametroak neurtzen dituzte:
- CO2 kontzentrazioa.
- Presio Atmosferikoa.
- Temperatura.
- Hezetasun Erlatiboa.
Bide beretik, Laminosin gelan, arrokaren eta uraren tenperatura neurtzeko 2 sentsore daude. Gela berean, plubiometro bat ere ezarri da, uraren kobarako iragazpena neurtu eta datuak kanpoko prezipitazioekin alderatzeko.
Kobako jaitsiera tutuan (Jentileio) anemometro digital bat dugu, gas elkartrukea, norabidea eta abiadura neurtzeko.
Herensugearen Gotorlekuan, RADON gasa neurtzen duen aparailu bat paratu da kobaren erradioaktibitate naturala neurtzeko.
Bide beretik, leizearen urteko baldintza físiko kimikoen aldagarritasuna ulertzen laguntzeko, ur laginketa ugari biltzen dira. Ur laginketa hauek gauzatzeko, 4 kontrol puntu ezarri dira, bakoitzean ondorengo datuak bilduz: pH-a, eroankortasuna eta tenperatura. Datu hauez gain, kolorimetrian oinarritutako eskuko laborategi baten bitartez, nitratoak, nitritoak, kaltzioa, magnesioa, silizea, burnia, sulfatoak, karbono dioxidoak, disolbatutako oxigenoa…aztertzen dira. Gainontzeko osagaiak, laborategian neurtzen dira.
Datu guzti hauen bilketa eta tratamenduaz, Alfonso Antxia Zientzia Espeleologikoen Elkartea arduratzen da.
Ikerketa hauen helburua, kobaren egoera aldioro ezagutu eta gertuko jarraipena egitea da. Jarraipen hauek , kobaren karga gaitasuna neurtzen laguntzen dute (sar daitezkeen bisitari kopuruak) leizearen klimatikari kalteak eragitea saihestuz. Helmuga, bisiten kudeaketa kudeaketa jasangarri bat bermatzea da.